Izeta Sariketa 2012-12-05

Aimar Karrika txapeldun

Berarekin batera aritu ziren finalean Iker Gorosterrazu, Patxi Castillo, Egoitz Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Kotte Plaza ere. 80 lagun elkartu ziren Elizondoko Kortarixar jatetxean.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Izeta Sariketako finala. 80 lagun elkartu ziren Elizondoko Kortarixar jatetxean. Kantuan, berriz, Baraibar eta Barañainen egindako kanporaketetatik sailkatutako sei bertsolariak:

 Aimar Karrika
 Iker Gorosterrazu
 Patxi Castillo
 Egoitz Gorosterrazu
 Josu Sanjurjo
 Kotte Plaza

 Gorka Urtasun aritu zen gai-jartzen. Epaile lanak, berriz, Mikel Altzuart, Nerea Bruño eta Josu Etxanobek bete zituzten. Aimar Karrika izan zen puntu gehien eskuratu zituena eta berak jaso zuen txapela Mariano Izeta zenaren alabaren eskuetatik. Izeta Sariketako bosgarren irabazlea da Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Iñaki Alemanen ondoren. Iaz Xalto Sariketa irabazi zuen auriztarrak.

 Izeta Sariketa Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen du bi urtez behin, Baztango Udalaren eta Baztango Bertso Eskolaren laguntzarekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu