Martxoan Bertsoa 2009-02-27

"Urtero sorpresaren bat ematen saiatu gara, eta aurten laburmetraia"

"James John Ez Doktorearen aurka" estreinatuko da gaur. Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak bultzatutako laburmetraia da. Gaueko 22tan Fox tabernan izango ikusi ahal izango da.
 Gaur gauean hasiko da Martxoan Bertsoa, ekitaldi ugarirekin. Horien artean dago "James John Ez Doktorearen aurka" laburmetraia. Hogeita bat minutu irauten du bertso eskolak bultzatako filmak. Gorka Azkaratek halaxe azaldu du ekimena: "Urtero sorpresaren bat ematen saiatzen gara, eta aurten laburmetraia egitea erabaki genuen. Gazte Asanbladako jendearengana jo genuen, beraiek lehendik ere arituta daudelako. Eta aurten Martxoan Bertsoa ekimenaren zazpigarren edizioa denez, James John aukeratu dugu: 007".

 Dena den, Gazte Asanbladako lagunek kolaboratu arren, bertso eskolako kideak dira filmeko pertsonaia guztiak, bat izan ezik. "Protagonista lana zailagoa zen, eta horregatik Jon Plazaolarengana jo genuen, bera ohitua baitago ofizio honetan". Gorka Azkaraterentzat, bertso eskolako gainerako partaideentzat bezala, gauza berria zen grabazioa. Baina "gustura" geratu direla dio: "grabazioetan barre egin genuen. Herenegun ikusi genuen montatuta nola geratu den, eta oso txukun dago. Egia da etxeko bideoa dela, baina maila polita dauka, ilusio handiarekin egina dago".

 Gaur gauean izango da estreinaldia, Fox tabernan. "Ondoren web orrian jarriko dugu, eta inguruko telebistek ere eskatu digute. Herri mailako zerbait da, ingurukoek ikusteko oso polita, baina hortik aurrerako planik ez dugu. Hori bai: Hitzetik Hortzeran erreportaje bat egingo dute. Dena den, filma laburtu egin beharko dute, luzeegia baita programan bertan emititzeko." Nahi duenak, filmaren aurrerapen bat dauka hemen.

 Hau ez da aurtengo Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi bakarra izango, ordea. Programa zabala prestatu dute bertso eskolako kideek. Gaur bertan, esaterako, herriko bertsolari txapelketa hasiko da, Fox tabernan bertan.


 Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hona

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin