Orixe Saria 2009-02-28

Muñoak eta Urangak egin dute aurrera

Beraien atzetik gelditu dira Felix Zubia, Xabier Legarreta, Nerea Elustondo eta Xabier Sukia. 40 bat lagun bildu dira saioa entzutera.
 Añorgako Errekalde Elkartean jokatu da Orixe sariko bigarren kanporaketa. 40 bat entzuleren aurrean aritu dira kantari Unai Muñoa, Jokin Uranga, Nerea Elustondo, Xabier Legarreta, Felix Zubia eta Xabier Sukia. Azkenean, Muñoa eta Urangak egin dute aurrera. Mantxi eta Ibai Esoainekin batera kantatuko dute martxoaren 14ko finalean.

 Zortziko handian eta zortziko txikian ofizioka aritu dira lehendabizi sei bertsolariak. Ondoren, bina punturi erantzun ondoren, hamarreko txikian jardun dira binaka. Azkenik, kartzelako lana iritsi da, bi ariketarekin: bukaera emanda bertso bat osatu eta gai bati bi bertso bota. Bertsolarien lana epaitzen, berriz, Ioritz Imaz, Zigor Leunda eta Aitzol Astigarraga aritu dira.

 Datorren astean jokatuko da Orixe sariko azkeneko kanporaketa. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan, 20:30etan hasita:

 Iñaki Gurrutxaga
 Oihana Bartra
 Joxe Munduate
 Iñaki Apalategi
 Beñat Ugartetxea
 Iñigo Eizagirre

 Saioa Añorgako Gure Kabia elkatean izango da. Afarira joan nahi duenak Jolas Etxean eman behako du izena, datorren asteazkena baino lehenago.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»