Hernaniko Bertsolataren baitan 2012-12-24

Bertso gutizia goxoak Basque Culinary Centerren

Bertso gutizia goxoak Basque Culinary Centerren
Hernaniko Bertsolataren baitan, BCC-en 'Bertso gutitziak' izeneko jaialdia ospatu zen joan den astean. Egaña, Lujanbio, Maia eta Rezola aritu ziren, Unai Agirreren esanetara.200 laguneko aretoa du BCC-ek eta leporaino bete zen ostegun arratsalde batez. Lekua eta egoera baliatuta, Agirrek egoki eraman zuen saioa eta bertsolariek oso lan ona egin zuten, entzuleak irripar eta txaloz eskertu zuena.

Saioak hasieratik izan zuen txispa. Agin Rezolak, ofiziokoa izaki, agur berezia zuen, "Egaña ate mikuita..." hasita. Amaiera aldera, bi sukaldari ikasle atera ziren oholtzara eta han aritu ziren masa bat egiten (gero iruditan ageri dena) bertsolariak kantuan ari ziren bitartean. Bukaeran, bertsolariak jarri zituen sukaldari lanetan, amantal eta guzti. Ondorenean, BCC-en bildu zirenek bertako sukaldari ikasleek prestatutako afaria jan zuten.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu