Biteri kultur etxean, 19:30etan 2013-01-04

Bertsolatako azken ekitaldia gaur Hernanin

Gaur Bertsolatako azken ekitaldia izango da Hernanin, bertso jaialdia: Sebastian Lizaso, Igor Elorza, Odei Barroso, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola arituko dira kantari, Amaia Otxotorenaren esanetara. Biteri kultur etxean izango da, 19:30etan.
Bertso jaialdia da Bertsolataren zutabe nagusietako bat eta aurten honako seikote hau arituko kantari: Sebastian Lizaso, Igor Elorza, Odei Barroso, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola. Gaijartzailea Amaia Otxotorena. Eli Pagola bertso eskolako bertsolari gaztea da eta aurten egingo du Bertsolatako jaialdian debuta. Biteri kultur etxean izango da, 19:30etan.
Hernaniko Bertsolatak zazpi ekitaldi izan ditu aurtengo edizioan, eta Basque Culinary Centerren izandako Bertso gutiziak izan da berritasun nagsusia. Horretaz gain, bertso musikatuak, umeentzako jaialdiak, herriko Elkarte arteko txapelketa eta abar izan dira Bertsolatan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu