Igandean Donostian 2013-01-17

Asier Azpiroz nagusi Mikel Laboa sariketan

Unai Gaztelumendirekin, iazko txapeldunarekin, jokatu zuen buruz burukoa. Atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Maddi Ane Txoperena, Amaia Iturriotz, Xabi Igoa eta Txaber Ormazabal. 50 bat entzule elkartu ziren Doka Antzokian.
 Joan zen igandean jokatu zen Donostian, Antiguako Doka Kafe Antzokian, Mikel Laboa sariketaren bigarren edizioa. 50 bat entzule elkartu ziren. Saio polita atera zen eta bi ordu eta erdiz bertsolari gazteen mailarekin gozatzeko aukera izan zuten bertsozaleek. Azkenean, Unai Gaztelumendirekin, iazko txapeldunarekin alegia, buruz burukoa jokatu eta Asier Azpirozek jantzi zuen txapela. Maila handiko saioa osatu zuen zubietarrak.

 Atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Maddi Ane Txoperena, Amaia Iturriotz, Xabi Igoa eta Txaber Ormazabal. Unai Elizasu aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu