Asteburuko agenda 2013-01-18

Hamar saio asteburuan

Gaur Legution, Aizarnazabalen, Berrizen, Beran eta Getarian izango dira hitzorduak; bihar Izarran eta Etxalekun eta igandean Ziburun, Markina-Xemeinen eta Elizondon.
 San Sebastianetako asteburu honetan bertso-saio ugari izango dira inguruan. Gaur Legution Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Ruben Sanchez eta Oihane Perea ariko dira kantuan Maialen Kortabarriaren aginduetara. Kultur etxean izango da saioa, 19:30etan.

 Aizarnazabalen, berriz, bertso-afaria antolatu dute Mikel elkartean. Iluntzeko 21etan eseriko dira mahaian eta, afalostean, Iker Zubeldiak eta Andoni Egañak berotuko dute giroa.

 Berrizen bertso-pilota hasiko da orduerdi beranduago, 21:30etan alegia. Gorka Lazkano eta Iratxe Ibarra jardungo dira pilotarien botilero lanetan.

 Beran bertso-trama berezia prestatu dute gaur gauerako: "Irausziazu bidia, Xabier". Julen Zelaieta, Xabier Silveira, Jon Maia eta Onintza Enbeita dira bertan kantatzekoak, Garazi Taberna gidari dutela. Kultur etxean da hitzordua, 22etan.

 Getarian urteroko bertso-saioa ospatuko dute gaur Balentziaga museoan, gaueko 22etan. Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus jardungo dira bertsotan Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

 Biharko agenda ere oparo dator. Hasteko, klasiko bat: Izarran "Txanpiñonen saioa" egingo dute Arabako txapeldunak elkartuta: Manex Agirre, Asier Iriondo, Oihane Perea, Asier Otamendi eta Rikardo Gonzalez de Durana. Olatz Bayer ariko da gai-jartzaile lanetan.

 Etxalekuko ostatuan bertso-afaria iragarri dute iluntzeko 21:30etarako. Julio Soto eta Uxue Alberdi dira bertan kantatzekoak.

 Igandean beste hiru saio daude iragarrita. Ziburun, Bixintxo jaien barruan, bertso-saioa egingo dute plazan Odei Barrosok, Sustrai Colinak eta Xumai Muruak. Egun osoz ariko dira.

 Markina-Xemeinen, berriz, Barinagan, arratsaldeko 17:30etan, urteroko saioa egingo dute San Anton jaien barruan. Julio Soto, Jone Uria, Arkaitz Estiballes eta Unai Iturriaga jardungo dira kantuan, Jose Felix Zamakona gai-jartzaile dutela.

 Azkenik, Elizondoko Arizkunea kultur etxean "Bi arreba" emanaldi berezia eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak. Iluntzeko 19etan hasiko da saioa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu