Mungian izan zen 2013-01-22

Aitor Albisturrek irabazi du San Antontxu bertso-paper sariketa

Aitor Albisturrek irabazi du San Antontxu bertso-paper sariketa
Aitor Albistur, Unai Ormaetxea eta Nerea Ibarzabal izan dira, hurrenez hurren, San Antontxu bertso-paper lehiaketako sarituak. Umeen mailan, Aitor Servier, Maialen Akizu eta Paule Ixiar Loizaga.
Urteroko bertso jaialdia ez ezik, Mungian San Antontxu bertso paper sariketa izaten da, Taket bertso eskolak antolatuta. Igandean banatu ziren sariak eta Aitor Albistur oreretarra izan da irabazlea, Zuri  lanarekin. Albisturrek bikote harremanetako sentimenduek denboraren joanean duten bilakaerari jarri dizkio bertsoak. Aitor Albistur da gaur egunean bertso-paper sariketa gehien irabazten dituen bertso jartzaileetako bat. Bigarren saria Unai Ormaetxea zornotzarrak eskuratu zuen, EGB (OHO) lanarekin, eskola garaiko kontuak bertsotara ekarriaz. Hirugarren saria Nerea Ibarzabal markinarrarentzat izan zen, Beste baten ohetik eguna esnatzen ikustea lanarekin. Gaztetxoen mailan, Aitor Servier azkaindarrak jaso zuen lehen saria Urteak lanarekin, Maialen Akizu urretxuarrak bigarrena Oso ondo bizi gara eta hirugarrena Paule Ixiar Loizagak Metamorfosia lanarekin. Parte hartzeari dagokionez, helduetan bederatzi lan aurkeztu ziren eta umetan hogeita hiru.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu