Martxoak 16an 2013-02-05

Bertso-eskolako irakasleentzat formazio saioa, Arantzazu Loidirekin

Bertso-eskolako irakasleentzat formazio saioak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak. Formakuntza honen helburua da bertso eskoletako ikasleei beren bertsolaritza bidea, plaza, txapelkea... hobeto bizitzen laguntzeko ekarpenak egitea. Arantzazu Loidi bertsolaria da eta PRH Helduen heziketarako psikopedagogia Eskolako hezitzailea. Martxoaren 16an, goizean.
Bertso-eskolako irakasleentzat formazio saioak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak. Formakuntza honen helburua da bertso eskoletako ikasleei beren bertsolaritza bidea, plaza, txapelkea... hobeto bizitzen laguntzeko ekarpenak egitea. Zeregin horretan, batetik "Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Eskolarteko Txapelketa berritzeko hasitako prozesuaren baitan, irakasleon rola ikusteko gure bizipenetara hurbiltzea" nahi lukete. Horrez gain, "bizipenok partekatzea eta gure ikasleei laguntzeko behar dugun formazioaren bila urratsak ematea". Arantzazu Loidi bertsolaria da, batez ere 90garren hamarkadan plazan ibilia, eta PRH Helduen heziketarako psikopedagogia Eskolako hezitzailea.

METODOLOGIA

 Barne-gogoeta pertsonala
 Taldean partekatzeko aukera
 PRH metodologiaren proposamena

Iraupena: Martxoak 16 (larunbata), 10:00etatik 13:00etara, bazkaritara geratzeko aukerarekin.
Tokia: Villabona, Bertsozale Elkartea
Izena emateko epea: martxoak 1
*Ikastaroa dohainik da.
Izen ematea eta informazioa:
transmisioa@bertsozale.com
943 69 41 29

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa