BBK Sariketa 2009-03-04

Busturialdea eta Lea Artibairen arteko kanporaketa gaur

Gaurkoa izango da lehenengo saioa. Markina-Xemeingo Politeknikoan izango da, goizeko 11:20etan
 Bizkaiko bertsolari gazteentzat antolatzen da BBK sariketa. Hamazazpigarren edizio honetan,  honetan, zazpi talde ariko dira lehian, 50 bertsolari gazte inguru, alegia. Lehendabiziko seiak kanporaketetan hasiko dira lehian. Bilboko taldea izan zen iaz txapeldun, eta finalaurrekoetan ekingo dio txapelketari. Honako saio hauek jokatuko dira:

 KANPORAKETAK:

 MARTXOAREN 4a, ASTEAZKENA
 Markina-Xemeingo Politeknikoan, 11:20etan
  Busturialdea
  Lea-Artibai

 MARTXOAREN 9a, ASTELEHENA
 Durangoko Institutua, 12etan
  Durangaldea
  Ipar Uribe

 MARTXOAREN 10a, ASTEARTEA
 Igorren, 11:30etan
  Arratia
  Enkaterri


 FINALAURREKOAK
:

 MARTXOAREN 16a, ASTELEHENA
 Bilboko Gabriel Aresti Institutuan, 11:45etan
  Bilbo
  Martxoaren 4ko irabazlea

 MARTXOAREN 18a, ASTEAZKENA
 Derioko Institutuan, 12:15etan
  Martxoaren 9ko irabazlea
  Martxoaren 10eko irabazlea

 FINALA:
 MARTXOAREN 27an, OSTIRALA
 Bilboko Kafe Antzkoian, 19etan

 Aurtengo honetan Enkarterriko taldea lehenengoz ariko da sariketa honetan. Gaurko Berriak eta Garak ere honi buruzko informazioa dakarte.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra