Nafarroako txapelketa 2013-02-11

Lazkoz nagusi Iturenen

Lazkoz nagusi Iturenen
Eneko Lazkoz etxarriarra nagusitu zen Iturenen, Nafarroako txapelketako laugarren kanporaketan. Lazkaozek nagusitasun handiz irabazi du saioa eta orain arteko puntuaziorik altuena lortu du.
Eneko Lazkoz etxarriarra nagusitu zen Iturenen, Nafarroako txapelketako laugarren kanporaketan. Lazkaozek nagusitasun handiz irabazi du saioa eta orain arteko puntuaziorik altuena lortu du (357). Bigarren fasean etxean kantatuko du Lazkozek, Etxarri Aranatzen. Lazkozekin batean, Zelaieta, Silviera eta Luze izan dira orain arteko irabazleak eta finalerdirako sailkapena zuzenean lortu dutenak.

Itureneko kanporaketako gainerako bost bertsolarien artean gauzak estuago egon dira. Bigarren postua Aimar Karrikarentzat izan da (324,5), eta hirugarrena Iñaki Alemanentzat (315). Laugarren Ioar Tainta izan da (301,5), bosgarren Egoitz Gorosterrazu (300,5) eta seigarren Alazne Untxalo (298,5).

Lehen fase honetan saio bat falta da jokatzeko, datorren larunbatean izango dena, Zubirin. Oskar Estanga, Ander Fuentes “Itturri”, Ainhoa Aranburu, Iban Garro, Joxema Leitza eta Unai Uberetagoena arituko dira bertsotan.

Orain arteko sailkapena hemen

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza