BBK sariketa 2009-03-05

Lea Artibaik egin du aurrera

Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa, Markina-Xemeinen. 200 ikusle hurbildu dira saioa entzutera.
 Lea Artibai Bilboren aurka ariko da BBK sariketako lehenengo finalaurrekoan. Gaur Busturialdeari nagusituta lortu du hurrengo faserako txartela. Gaurko saioa Markina-Xemeinen jokatu da, 200 bat entzuleren aurrean.

 BBK sariketa Bizkaiko bertsolari gazteentzat antolatutako txapelketa bat da, taldeka jokatzen dena. Honako bertsolari hauek aritu dira kantuan gaur:

 LEA ARTIBAI (426 puntu)
 18 urte arte: Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejartegi: 178 puntu
 19-24 urte: Xabier Iturraspe, Xabat Galletebeitia eta Eneko Arrate: 248 puntu

 BUSTURIALDEA (419,5 puntu)
 18 urte arte: Nagore Beitia, Jone Larrinaga eta Aitor Beitia: 177,5 puntu
 19-24 urte: Olatz Ibarluzea, Ander Elortegi eta Amaia Uribe: 242 puntu

 Maite Berriozabal aritu da aurkezle lanetan. Epaimahaia, berriz, Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbek osatu dute.

 Oraindik ere beste bi kanporaketa jokatuko dira:

 MARTXOAREN 9a, ASTELEHENA
 Durangoko Institutua, 12etan
  Durangaldea
  Ipar Uribe

 MARTXOAREN 10a, ASTEARTEA
 Igorren, 11:30etan
  Arratia
  Enkaterri

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa