Bertso jarri eta bat-batekoekin 2013-02-15

Ekitaldia Abaltzisketan otsailaren 22an

Harituz Tolosaldeako bertsozaleeen elkargune berriak ekitaldia antolatu du otsailaren 22rako, Abaltzisketan. Larraitz jatetxean elkartuko dira eta afalondoan bertso jarriak eta bat-batekoak izango dira. Tolosaldeko bertsozaleen elkarguneak hilero ekitaldia antolatzeko asmoa du.
Harituz Tolosaldeako bertsozaleeen elkargune berriak afari-ekitaldia antolatu du otsailaren 22rako, Abaltzisketan. Larraitz jatetxean elkartuko dira eta afalondoan bertso jarriak kantatuko dituzte Tomax Lizardik gitarraz lagunduta eta bat-batean jarduteko aukera ere izango da. Izena emateko, deitu 635009279 (Mikel) edo 685723909 (Adur) telefonora edo idatzi helbide honetara: harituz.bzt@gmail.com. Afaria 20 euro da eta pertsona batek izen bat baino gehiago eman lezake. Asteazkenean bukatzen da epea.

Tolosaldeko bertsozaleen elkarguneak hilero ekitaldia antolatzeko asmoa du.  

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza