Amasa-Villabonako Herrirak antolatuta 2013-02-15

Igandean bertso-jaialdia izango da Villabonan

Amets Arzallus, Andoni Egaña, Amaia Agirre, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Alaia Martin ariko dira kantuan. Hasieran Jon Maiak ere kantatu behar zuen, baina Alaia Martin ariko da bere ordez. Gai-jartzaile lanak, berriz, Jon Zalduak beteko ditu. Sarrerak salgai daude Villabonako Iratzarren, Irualdetan eta Amasa Okindegian; Hernaniko GArinen; Tolosako Rakun; Oiartzungo Makutxon; Donostiako Herrian; Lasarteko Artizarren; Andoaingo Irunberrin eta Beasaingo Arranon.
 Amasa-Villabonako Herrirak antolatuta, preso eta iheslarien aldeko bertso-jaialdia egingo da igandean Villabonan, Olaederra kiroldegian. Arratsaldeko 17etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Maialen Lujanbio
 Julio Soto
 Alaia Martin
 Amaia Agirre

 Hasiera batean Jon Maia bertan kantatzekoa zen, baina azkenean Alaia Martin ariko da bere ordez. Gai-jartzaile lanak, berriz, Jon Zalduak egingo ditu.

 Sarrerak aurrez salgai daude 10 eurotan honako leku hauetan: Villabonako Iru Aldetan, Amasa Okindegian eta Iratzar Elkartean; Hernaniko Garinen; Tolosako Rakun; Oiartzungo Makutxon; Donostiako Herrian; Lasarteko Artizarren; Andoaingo Irunberrin eta Beasaingo Arranon. Bertan 12 eurotan jarriko dira salgai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu