18etan Villabonako Subijana Etxean 2013-02-18

Ostegun honetan bukatuko dira Umorez jardunaldiak

Jokin Azpiazu Carballlok "Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu" hitzaldia eskainiko du lehenik. Ondoren, Saioa Cabañas "Gauilunak" "Emarock" egitasmoaz ariko da.
 Joan zen astean hasi ziren Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatutako Umorez jardunaldiak. 30 lagun inguru bildu ziren Villabonako Subijana Etxean Carmen Larrañaga Odriozola eta Ibon Arrizabalaga de Mingoren hitzaldiak jarraitzeko. Hitzaldiok laster izango dira ikusgai Bertsoa.com-en.

 Jardunaldiak ostegun honetan bukatuko dira, beste bi hitzaldirekin. Lehenengoa, arratsaldeko 18etan, Jokin Azpiazu Carballok eskainiko du: "Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu". Maskulinitatearen inguruan orain arte sortutako ikuspegien azterketa egingo du hitzaldian.

 Bigarren hitzaldia Saioa Cabañas "Gauilunak" argazkilariak emango du, arratsaldeko 19:30etan. Bertan, Emarock egitasmoa aurkeztuko du. Proiektuaren helburua musika munduko emakumeak ikusgai egitea eta euren testigantzak jasotzea da.

 Nahi izanez gero hitzaldien ondoren afaritan geratzeko aukera ere izango da. Horretarako, honako helbide honetara idatzi beharko da: umorez@bertsozale.com.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu