Batzar Nagusiak 2013-02-19

Datozen asteetan elkartuko dira bazkideak

Araban urtarrilean egin zen Batzar Nagusia eta joan zen asteburuan Nafarroan. Larunbat honetan Bertsularien Lagunak elkartearen txanda izango da; datorren asteburuan Gipuzkoa eta Bizkaikoak egingo dira eta martxoaren 9an Euskal Herriko Bertsozale Elkartearena.
 Aste Santua iristerako Batzar Nagusiak egiten dituzte Araba, Nafarroa, Ipar Euskal Herri, Gipuzkoa eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteek eta Euskal Herrikoak. 2012an egindakoari errepasoa eman eta 2013ko egitasmoa bazkideei aurkezteko aukera izaten da bertan. Araban eta Nafarroan egin dituzte jada batzar nagusiak, eta datozen asteetan burutuko dira gainerakoak.

 Bertsularien Lagunak Elkarteak larunbat honetan jarri du hitzordua, goizeko 10etan, Senpereko Larraldea etxean. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Zaldibin izango da, martxoaren 2an, goizeko 11etan, Karrerane Kultur Etxean. Egun eta ordu berean egingo da Bizkaiko Bertsozale Elkartearena ere, goizeko 11etan, Zornotzako Zelaieta zentroan.

 Azkenik, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia martxoaren 9rako deitu dute, Elizondon, goizeko 11etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu