Alaia Martin elkarrizketatuko dute 2013-02-22

Hondarribi eta Beasaingo saioak Hitzetik Hortzeran

Hondarribin Unai Iturriagak eta Alaia Martinek kantatu zuten bertso-afarian eta Beasainen Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes aritu ziren. Ostiralean 21etan eta igandean 15etan izango da programa.
 Aste honetako Hitzetik Hortzera saioan bi bertso-afarik beteko dute tarterik handiena. Alde batetik, inauteriak zirela eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak antolatutako bertso-afarian izan ziren kamerak. Aurtengoa laugarren urtea izan da, eta, ohi bezala, mozorrotuta agertu ziren bertsolariak ez beste afaltiar guztiak. Gai-jartzaile lanak Arantxa Urretabizkaia idazleak bete zituen, mozorrotuta berak ere. Bertsotan Unai Iturriaga eta Alaia Martin aritu ziren, eta saioko unerik distiratsuenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Gainera, Alaia Martini egindako elkarrizketa ere emango dute.

 Bigarren bertso-afaria Beasainen izan zen, Arranon. Maialen Lujanbiok eta Arkaitz Estiballesek kantatu zuten Iñaki Apalategi gai-jartzaile zutela.

 Astean bi emanalditara itzuliko da Hitzetik Hortzera aste honetan: ostiralean 21etan eta igandean 15etan izango da ikusgai ETB1en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza