Herrirak antolatuta 2013-02-25

Presoen eskubideen alde

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko bertso-jaialdia antolatu zuen Herrira mugimenduak Villabonan. Julio Soto, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan eta Jon Zalduak egin zituen gai-jartzaile lanak.

Orain esanda gezurra badirudi ere giro ederra zen hilaren 17an, kanpoan egoteko giro ederra. Bertsoak barruan ziren ordea eta jaialdi erakargarriegia zen kanpoan geratzeko. 400 lagun inguru elkartu ziren Villabonako Olaederra kiroldegian, bertsoak entzun eta bide batez Herrira mugimenduari eta bere aldarrikapenei babesa emateko.

Julio Soto, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta Alaia Martinek osatu zuten bertsotarako seikotea, Jon Zaldua gidari zutela. Ia bi orduko saioa egin zuten, ederra.

Ederra Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok egindako lana. Maialen presoa bisitatzera doa Andoni bere laguna. Hiru egoeratan jarri zuen bikotea Jon Zalduak: Andoni bisitara abiatu aurretik, Andonik bidean istripua izanda eta Andoni bisitara iritsi ez dela.

Julio Sotok eta Alaia Martinek bertsoaldi polita osatu zuten bikote eta guraso paperean; euren seme-alabek gaixotasun genetiko bat garatzeko arriskua dutela, bigarren haurra izan ala ez izan erabaki nahian.

Jarraian Maialen Lujanbiok atzekoei abestu zien. Aspaldian Vaticanori buruz asko hitz egin da eta Maialen Aita Santu berriaren bila dabilela atzeko bostak aurkeztu zaizkio hautagai.

Amaia Agirre eta Amets Arzallusek bakarka abestu zuten. Amaiak bere etxetik kaleratzear dagoenaren ahotik eta Ametsek gaur egungo hedabideetan agertzen diren albisteei buruz.



Elurzaleak
2013-02-17 Amasa-Villabona

Iturria
2013-02-17 Amasa-Villabona

Egungo albisteak
2013-02-17 Amasa-Villabona

Etxe-kaleratze
2013-02-17 Amasa-Villabona

Aita Santu berriaren bila
2013-02-17 Amasa-Villabona

Gaixotasun genetikoa
2013-02-17 Amasa-Villabona

Bisitan
2013-02-17 Amasa-Villabona

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu