Batzar Nagusiak 2013-02-26

Bizkaia eta Gipuzkoaren txanda asteburuan

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia larunbatean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroan goizeko 11etan. Gipuzkoako Batzar Nagusia, berriz, Zaldibiko Karrerane Kultur Etxean egingo dute, goizeko 11etan.
 Herrialdeetako Bertsozale Elkarteak Batzar Nagusiak egiten ari dira azken asteotan. Jada egin dituzte Arabako eta Nafarroako Bertsozale Elkarteek, eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsularien Lagunak Elkarteko bazkideak joan zen asteburuan bildu ziren. Asteburu honetan Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak izango dira.

 Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak larunbat honetan bilduko dira, goizeko 11etan, Zornotzako Zelaieta Zentroan. Ordu berean egingo du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ere bere batzarra, Zaldibiko Karrerane Kultur Etxean.

 Azkenik, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia martxoaren 9an izango da, goizeko 11etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu