Finala martxoaren 22an jokatuko da 2013-02-27

Martxoaren 8an hasiko da Orixe Saria

12 bertsolari ariko dira 2 kanporaketatan. Lehenengoan Iñaki Gurrutxaga, Nahikari Gabilondo, Beñat Ugartetxea, Iñigo Izagirre, Aitzol Barandiaran eta Miren Artetxe jardungo dira eta bigarrenean Iñigo Manzisidor "Mantxi", Oihana Bartra, Andoni Otamendi, Felix Zubia, Xabier Sukia eta Iñaki Zelaia.
 Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen sariketa da Orixe Saria, 25 urtetik gorako bertsolariei zuzendua. Aurtengo edizioa martxoaren 8an hasiko da. 12 bertsolari ariko dira kantuan, Añorgan bertan jokatuko diren bi kanporaketatan banatuta:

 MARTXOAREN 8a, OSTIRALA
 Iluntzeko 20:30etan Lukainkategi jatetxean
  Iñaki Gurrutxaga
  Nahikari Gabilondo
  Beñat Ugartetxea
  Iñigo Izagirre
  Aitzol Barandiaran
  Miren Artetxe

 MARTXOAREN 15a, OSTIRALA
 Iluntzeko 20:30etan Gure Kabia Elkartean
  Iñigo Manzisidor "Mantxi"
  Oihana Bartra
  Andoni Otamendi
  Felix Zubia
  Xabier Sukia
  Iñaki Zelaia

 Saio bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek zuzenean eskuratuko dute finalean aritzeko txartela. Gainerako bertsolarien artean puntuazio handiena jasotzen dutenak izango dira beste bi finalistak. Finala martxoaren 22an izango da, ostiralez, iluntzeko 22:30etan Jolas Etxea Elkartean. Aurretik afaria egingo da 20:30etan.

 Saio guztietarako sarrerak Jolas-Etxea tabernan jarriko dira salgai. Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko bazkideek merkeago eskuratu ahal izango dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu