Aurtengoa laugarren edizioa izango da 2013-02-27

Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Altzan

Bizarrain Euskara Elkarteak antolatu du lehiaketa eta 18 edo gehiagoko bertso-jartzaileei zuzenduta dago. Gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso idatzi beharko dira eta apirilaren 30a baino lehen bidali.
 Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak laugarrenez antolatu du aurten bertsopaper lehiaketa. 18 urte edo gehiago partehartzaileei zuzendutako lehiaketa da. Lanek bakarka eginak izan beharko dute eta gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso eduki beharko dituzte. Gaia eta doinua libreak izango dira, baina lanek originalak, hau da, aurrez saritu edo argitaratu gabeak izan beharko dute. Bertso-sortaren doinuaren izena argi adierazi beharko da eta bertsopaperak ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira.

 Lanak apirilaren 30a baino lehenago bidali beharko dira honako helbide honetara:

 Bizarrain Euskara Elkartea
 Larratxo Kultur Etxea
 Larratxo kalea 55
 20017 Altza
 Gipuzkoa

 Gutunazal-handi batean sartu beharko dira bertso-sorta originalak bi kopiarekin batera. Beste gutun-azal txikiago batean, berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) adierazi beharko dira. Bi gutun-azaletan garbi adierazi beharko da egilearen izengoitia. Bestalde, lanak emailez ere bidal daitezke honako helbide honetara: bizarrain@altza.net.

 Lehiaketako irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko ditu. Altzako onenak ere saria izango du: Antton Mendizabalek egindako "Lau Haizetara" oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra. Sarituen izenak maiatzaren 11n jakinaraziko dira, Altzako Bertso Asteko bertso-afarian. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa