Xabi Payarekin Bilbon ibilaldia egingo dute 2013-02-28

Lauroeta eta Pausuko saioak Hitzetik Hortzeran

Lauroetan Arkaitz Estiballes eta Xabi Paya aritu ziren kantuan. Pausun, berriz, bertso-afari musikatua egin zuten Maddi Ane Txoperena, Amets Arzallus, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaiak.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa ikusgai izango da ETB1en, denboraz murriztua izango bada ere. Ostiral iluntzeko 21etan osorik eskainiko dute programa eta igande bazkalostean 20 minutuko laburpen bat emango dute.

 Aste honetan bi saio izango dira Hitzetik Hortzeraren ardatz. Batetik, Arkaitz Estiballesek eta Xabi Payak Loiuko Lauroeta auzoan egindako bertso-afariko irudirik onenak emango dituzte. 80 lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera eta giro onean egin zuten Aurregoiti jatetxeko txarri-boda. Entzuleen artean zen Joxe Elorrieta ere. Bertsolariek gogotik jo zioten adarra ELAko idazkari nagusi izandakoari.

 Loiuko saioari lotuta, Xabi Payarekin batera Bilboko sekretuak ezagutuko ditu Jon Artanok. Vista Alegre zezen plazan hasita kalez kale ibiliko dira, eta, tartean, Artanoren galderei erantzungo die Payak.

 Aste honetako bigarren saioa bertso-afari musikatu bat izango da, Pausuko Xaia ostatuan egin zutena. Han ere 80 bat lagun elkartu ziren. Kantuan Maddi Ane Txoperena, Amets Arzallus, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia jardun ziren.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu