KORRIKA KULTURALA 2013-02-28

Bertsopoly

Hirugarren aldiz egin dute aurten Bertsopoly Itsasun. Bederatzi bertsolarik hartu dute parte eta lehiatik baino jolasetik gehiago izan zuen.

Pasa den igandean egin zuten Bertsopoly Itsasuko Goxoki gaztetxean. Ez da lehen aldia izan, hirugarrenez antolatu dute ekimena; aurten, Korrika Kulturalaren baitan. Gaztetxean bazen ere, ez ziren gazteak bakarrik publikoan. Adin guztietako jendea gerturatu zen eta noski etxeko txikienak lehen ilaran bertsolariak animatzen.

Bederatzi bertsolarik hartu zuten parte hiru taldetan banatuta. Talde gorria osatu zuten Ortzi Idoatek, Maindi Muruak eta Xan Alkhatek; zapi ubela edo morea jantzi zuten Maddi Sarasuak, Aitzol Barandiaranek eta Xumai Muruak; eta talde berdean abestu zuten Miren Artetxek, Joanes Etxebarriak eta Battit Crouspeyrek.

Hainbat ariketa egin behar izan zituzten bertsolariek norberaren taldeari puntuak eman edo kentzeko. Dadoa botata, ariketa bat edo beste egokitu zitzaien: gaia emanda koplaka aritzea, azken lerroa emanda bertsoa osatzea, segidilla abestea...

Talde gorriak irabazi zuen azkenean baina inor ez zen etxera joan saririk gabe. Bederatzi bertsolarientzat zuten zerbait itsasuarrek, Itsasuko produkturen bat edo beste: hirugarrenarentzat ongarria, bigarrenarentzat Ezpeletako piper ezaguna eta txapeldunentzat bertako gasna edo gazta.

Denak saiatu ziren ahalik eta ondoen egiten gasna eskuratzeko baina egia esan, lehiatik baino jolasetik gehiago izan zuen Bertsopolyak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu