Asteburuko agenda 2013-03-01

Dozenatik gora bertso-ekitaldi asteburuan

Gaur Oiartzun, Errezil, Leioa, Mungia, Aretxabaleta, Azkaine eta Agurainen izango dira saioak; larunbatean Urretxu, Burgi, Ezkurra, Orbaizeta, Markina-Xemein eta Kanpezun eta igandean Andoain eta Hondarribian.
 Bertso-ekitaldiz betetako asteburua dator, hitzaldi, emanaldi berezi eta bertso-saio ugarirekin. Gaur bertan zazpi ekitaldi daude iragarrita. Oiartzunen "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai gaueko 22etan, pleno aretoan.

 Errezilen bertso parrandako partehartzaile guztiak elkartuko dira eta bertso-kopletan jardungo dira Letea jatetxean. Elkarren kontra jarriko dituzte bertsolariak, eta lehia galdu ahala kalera joango dira.

 Leioan ere emanaldi berezia izango da: "Bi arreba" ikuskizuna eskainiko dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok gaueko 22etan Kultur Leioako erakusketa aretoan.

 Mungian bertso-afaria egingo dute Erreka jatetxean iluntzeko 21:30etan. Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia ariko dira kantari.

 Aretxabaletan ere ordu berean izango da bertso-afaria Uratz alde elkartean. Aitor Sarriegi eta Jon Maiak kantatuko dute bertan.

 Azkaineko bertso-afaria iluntzeko 21etan hasiko da. Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekimena da eta Odei Barroso eta Ortzi Idoate jardungo dira bertsotan Kilika gaztetxean. Gai-jartzaile lanak Xumai Muruak beteko ditu.

 Azkenik, Agurainen bertso-jaialdia dago iragarrita gaur gaueko 22etarako. Igor Elortza, Oihane Perea, Iker Pastor eta Jon Ruiz de Pinedo ariko dira bertsotan.

 Biharko agenda ere oparo dator. Urretxuko Kultur Etxean "Bertsolaritza: begirada feminista bat" hitzaldia eskainiko du Uxue Alberdik iluntzeko 19:30etan.

 Burgin bertso-afaria egingo dute Julen Zelaietak eta Egoitz Gorosterrazuk Petrotx ostatuan.

 Bertso-afaria izango da Ezkurran ere, iluntzeko 21etan, ostatuan. Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldiak kantatuko dute.

 Orbaizetan Korrika Kulturala dela eta bertso-afaria antolatu dute gaueko 22etarako Pardix tabernan. Aimar Karrika eta Odei Barroso dira bertan kantatzekoak.

 Markina-Xemeinen ere Bertso-Korrika dela eta saioa antolatu dute, bertso-luntxa kasu honetan, iluntzeko 19etan Uhagonen. Iratxe Ibarra, Joseba Artza eta Gorka Ostolaza "Potxis" ariko dira kantuan.

 Bukatzeko, Kanpezun ere bertso-saioa egingo dute Bertso-Korrika dela eta. Iluntzeko 20etan izango da saioa K-18 tabernan. Fernando Antia "Txiki" izango da gai-jartzailea eta Ane Labaka, Fredi Paia, Iñigo Izagirre eta Julen Zulaika jardungo dira bertsotan.

 Bukatzeko, iganderako bi saio daude iragarrita. Andoainen urtero bezala Sahararen aldeko bertso-saioa antolatu dute eguerdiko 12etan Bastero Kulturgunean. Agin Rezola, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal, Uxue Alberdi, Anjel Mari Peñagarikano eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantari Joxe Manuel Oiartzabalen esanetara.

 Hondarribian, berriz, plaza libreko saioa egingo dute eguerdiko 12:30etan Alaia Martinek eta Sebastian Lizasok. Emekiren erakusketa gelan izango da saioa.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri