Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2013-03-04

Julio Soto eta Xabier Silveira nagusi asteburuan

Atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga, Joxema Leitza, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes "Itturri", Josu Sanjurjo eta Iñaki Aleman. Larunbatean jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Elizondon.
 Asteburu honetan abiatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, bi saiorekin. Larunbatean Atarrabian izan zen lehenengo hitzordua. 300 lagunen aurrean jokatutako saioan, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Julio Sotok       467 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Erika Lagomak     436 puntu
 3.- Oskar Estangak    400,5 puntu
 4.- Joxema Leitzak    393,5 puntu
 5.- Iñigo Olaetxeak   389,5
 6.- Iñaki Alemanek    335,5 puntu

 Bigarren finalaurrekoa atzo jokatu zen, Etxarri-Aranatzen. Berriz ere bertsozaleek erantzun egin zuten eta goraino bete zuten herriko kultur etxea. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Xabier Silveirak            440 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Jon Barberenak              426 puntu
 3.- Eneko Lazkozek              424 puntu
 4.- Eneko Fernandezek           401,5 puntu
 5.- Ander Fuentes "Itturri"-k   389 puntu
 6.- Josu Sanjurjok              378,5 puntu

 Gauzak honela eta finalaurreko baten faltan, horrela dago sailkapen orokorra:

 1.- Julio Sotok                    467 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Xabier Silveirak               440 puntu (zuzenean sailkatua)
 3.- Erika Lagomak                  436 puntu
 4.- Jon Barberenak                 426 puntu
 5.- Eneko Lazkozek                 424 puntu
 6.- Eneko Fernandezek              401,5 puntu
 7.- Oskar Estangak                 400,5 puntu
 8.- Joxema Leitzak                 393,5 puntu
 9.- Iñigo Olaetxeak                389,5 puntu
 10.- Ander Fuentes "Itturri"-k     389 puntu
 11.- Josu Sanjurjok                378,5 puntu
 12.- Iñaki Alemanek                335,5 puntu

 Finaleko zortzikotea datorren larunbatean osatuko da, Elizondon jokatuko den finalaurrekoan. Arratsaldeko 17:30etan izango da saioa Lur Aretoan, eta honako sei bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Migel Mari Elosegi "Luze"
 Julen Zelaieta
 Aimar Karrika
 Oier Lakuntza
 Xabier Maia
 Saioa Alkaiza

 Finala, berriz, martxoaren 23an izango da, larunbatez, Iruñeko Anaitasuna Pabilioian. Finalerako eta azkeneko finalaurrekorako sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eu atarian. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu