Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean 2013-03-05

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia larunbatean

Goizeko 10etan ez-ohiko batzarra egingo da estatutuak baldintza berrietara egokitzeko. Ondoren, 11etan hasiko da Batzar Nagusia. 2012ko errepasoa egin eta 2013ko egitasmoa aurkeztuko zaizkie bazkideei.
 Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteak beren batzar nagusiak egin dituzte aurreko asteetan. Aste honetan Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia egingo da Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean. Bertan, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2012an egindakoaren errepasoa egiteaz gain, 2013ko kontuak eta egitasmoa aurkeztuko dira. Herrialdeetako lehendakariek ere hitz egingo dute argazki bateratua osatzeko. Ondoren, sailez sail egingo da proiektuen aurkezpena.

 Batzarra goizeko 11etan hasiko da eta bazkide guztiak daude bertara gonbidatuta. Aurretik, ordea, ez-ohiko batzarra egingo da Elkartearen estatutuak baldintza berrietara egokitzeko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu