2013-03-06

Ez da kasualitatea

“Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da martxoaren 8an , Tolosan. Lau bertsolariokin batera arituko dira Eneko Sierra saxo-jolea eta Xabier Matxain gitarra-jolea. Ez da kasualitatea saio honetako lau bertsolariak emakumezkoak izatea, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez dira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Ez da kasualitatea Tolosan martxoaren 8an kantatzea, egun seinalatu eta intentzioz betean. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Gurasoen maitasun istorioa eta lagunaren berragerpena, hasieran biak ere arazotzat jotzen dituenak, bere bizitzaren lema berreskuratzeko pizgarriak izango dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza