Martxoan Bertsoa 2009-03-09

Trikitilariak eta Oilarrak nagusitu dira

Ostiralean Legazpin eta larunbatean Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian jokatu ziren kanporaketak.
 Zumarraga-Urretxuko herriko txapelketako bi saio jokatu dira asteburu honetan. Txapelketa hau taldeka egiten da, eta saio bakoitzean hiru talde aritzen dira. Taldeek agur berezi bana kantatzen dute saioa hasteko, mozorro eta guzti. Ondoren ekiten diete lan puntuagarriei. Azkenean, honela gelditu ziren asteburuko sailkapenak:

 Ostiralean, Legazpin:
  Trikitilariak (Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola eta Aitor Zabaleta): 173,3 puntu
  Etamok (Asier Iriondo, Julen Agirreburualde eta Segundo Eskudero): 173 puntu
  Oketaberria (Eneko Iriondo, Iker Azpeitia eta Ibon Sotil): 172,75 puntu
 Publikoaren saria Segundo Eskuderorentzat izan zen.

 Larunbatean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian:
  Oilarrak (Gorka eta Asier Sasieta eta Gorka Azkarate): 182,25 puntu
  Betigu (Ane Agirre, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz): 174 puntu
  Akolitoak (Pitu Andueza, Ander Gabirondo eta Mikel Aranburu): 173,5 puntu
 Asier Sasietak irabazi zuen publikoaren saria

 Ostiraleko saioaren kronika osoa irakurtzeko egin klik hemen, eta larunbatekoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen.

 Honela dago sailkapen orokorra oraingoz:

1.Mihiluzeak:     185.75
2 Oilarrak:       182.25
3 Bi eta bat:     179
4 Betigu:         174
5 Beteranoak :    173.5
6 Trikitilariak:  173.5
7 Etamok:         173.0
8 Akolitoak:      172.75
9 Oketaberria:    172.75 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»