Martxoaren 22an, Bilbon, Kafe Antzokian, 19:00etan 2013-03-14

Durangaldea eta Ipar Uribe BBK Sariketako finalera

Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dute XXIgarren BBK Sariketako finala, datorren ostiralean Bilbon. Kafe Antzokian izango da 19:00etan, eta Bertsoa.com han izango da. Atzo eta herenegun jokatu ziren finalaurreetan, Durangaldea Arratiaren aurretik gelditu zen, eta Ipar Uribe gailendu zen Bilboaldearekin lehian. Bertsolari gazteen BBK Sariketan Bizkaiako zazpi eskualdek parte hartzen dute, taldeka, 24 urtez beherakoak: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Asteazkenean Durangoko institutuan izan zen saioa Durangaldea eta Arratiaren artekoa, 200 bat ikasleren aurrean. Bertsotan aritu zirenak, berriz, Durangaldeatik: Garoa Angiozar, Iruri Altzerreka, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Ander Gerrikaetxebarria eta Ane Alegria. Arratiako taldean: Arrate Gaztelu, Aitor Asua, Beñat Alonso, Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio. Durangaldeak 2 punturen aldea soilik atera zion Arratiari. 387 puntu Durangaldeak, 385 puntu Arratiak. Finalera, Durangaldea.

Bigarren finalaurrea, ostera, atzo jokatu zen, Algortako Aixerrota institutuan, Ipar Uribe eta Bilboaldearen artean, 150  ikasle entzule zirela. Algortako taldean kantari: Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria. Bilboaldean: Iker Aiartzaguena, Ander Anakabe, Jon Larrabide, Peio Molinuevo, Andere Molinuevo eta Iker Garitagoitia. Ipar Uribek 388 puntu batu zituen, eta Bilboaldeak 343.  Beraz, Ipar Uribek lortu du finalaurreko puntuaziorik altuena,  Durangaldea eta Arratiaren pare bada ere.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu