Hirugarren edizioa da aurtengoa 2013-03-14

Bertsokatu Txapelketa hasi da Gasteizen

Bost kanporaketa eta finala egingo dira. Atzo egin zen lehenengoa Aranba tabernan, datorren asteazkenean Aizkora tabernan izango da hitzordua, apirilaren 10ean Hala Bedi tabernan, apirilaren 17an Txapelarri tabernan eta apirilaren 24an Garraxi tabernan. Finala maiatzaren 9an jokatuko da Gasteizko Gaztetxean. Aurreko edizioetan jendetza elkartu izan da saioetan. Lehendabizikoan Peio Ormazabal nagusitu zen eta iaz Iñaki Viñaspre.
 Gasteizko Kutxi kaleko tabernariek eta Arabako bertsolariek elkarlanean antolatzen dute Bertsokatu Txapelketa. Aurreko bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, aurten hirugarren aldiz antolatuko dute ekimena. Partehartzaileen izenak jakinarazi ez badituzte ere, jada osatu dute egutegia. Bost kanporaketa eta finala izango ditu aurtengo edizioak. Atzo jokatu zen lehenengo kanporaketa Aranba tabernan, eta datozen asteetan izango dira hurrengo laurak:

 MARTXOAREN 20an, ASTEZAKENA
 Iluntzeko 21etan Aizkora tabernan

 APIRILAREN 10ean, ASTEAZKENA
 Iluntzeko 21etan Hala Bedi tabernan

 APIRILAREN 17an, ASTEAZKENA
 Iluntzeko 21etan Txapelarri tabernan

 APIRILAREN 24an, ASTEAZKENA
 Iluntzeko 21etan Garraxi tabernan

 Finala maiatzaren 9an izango da, ostegunez, Gasteizko Gaztetxean. Aurreko edizioetan jendetza elkartu izan da bertan. Lehendabiziko edizioan Peio Ormazabal nagusitu zen eta bigarrenean Iñaki Viñaspre.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu