Bertso Korrika 2013-03-18

Bertso korrika Lizarran, Derion, Iruñean, Lazkaon eta Lasarten

Bertso korrikako 5 ekitaldi egingo dira aste honetan Euskal Herrian barrena. Lizarran, Derion, Iruñean, Lazkaon eta Lasarten. Bertsozale Elkarteak, AEK-k eta bertso-eskolek antolatutako ekimena da eta 25 saio egingo dira denera, euskaldun berriei begira. Ekimenak oso erantzun ona izaten ari du.
Bertso korrikako 5 ekitaldi egingo dira aste honetan Euskal Herrian barrena. Lizarran, Derion, Iruñean, Lazkaon eta Lasarten. Hona hemen xehetasunak.


Lizarra. Martxoak 19 -  19:30 - Labota elkartea

Bertsolariak: Aitor Irazustabarrena, Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta.
Gai jartzailea: Pello Etxaniz.
Antolatzaileak: Lizarrako bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.


Derio. Martxoak 19 - 20:00 - Kultur birika
Bertsolariak: Fredi Paia, Malen Amenabar, Ortzi Garitano.
Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.


Iruñea. Martxoak 20 - 20:00 - Antzerki Eskola
Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 8. Eustal Tulkur Astearen baitan antolatuko da ekimena.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aimar Karrika, Unai Iturriaga.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu.
Antolatzaileak: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, AEK, Bertsozale Elkartea.


Lazkao. Martxoak 21 - 20:00 - Maizpide Elkartea
Bertso afaria izango da, Lazkaoko, Ordiziako eta Beasaingo euskaltegiak elkartuta.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Endika Igartzabal, Gorka Maiz
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Antolatzaileak: Goierriko bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.


Lasarte. Martxoak 22 - 22:00 - Jalgi Taberna
Txapelketa formatuko saioa izango da.
Bertsolariak: Migel Anjel Ortiz de Guzman, Zigor Iriondo, Asier Azpiroz, Andoni Otamendi, Imanol Lizardi, Beñat Iguaran, Ane Labaka, Unai Muñoa, Ebaristo Pikabea.
Gai-jartzailea: Pablo Suberbiola.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa