Nafarroako Txapelketa 2009-03-10

Agortu dira afarirako sarrerak

Finala larunbat honetan izango da, Elizondoko Lur aretoan.
 Larunbatean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, Elizondoko Lur aretoan, arratsaldeko 17etatik aurrera. Hiru finalaurrekoren ondoren, honako bertsolari hauek sailkatu dira:

 Xabier Silveira
 Julio Soto
 Iñigo Olaetxea
 Erika Lagoma
 Xabier Legarreta
 Julen Zelaieta
 Jon Barberena
 Ander Fuentes "Itturri"

 Finalerako sarrerak 10 eurotan salduko dira Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 15 eurokoa izango da prezioa. Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Karridendan (Xabier karrika, 4. Iruñea).

 Bestalde, finalaren ondoren afaria izango da Elizondoko Antxitonea jatetxe-trinketean. Erreserbak telefono eta e-mail bidez egin zitezkeen, baina jada sarrerak agortuta daude.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza