Etxarri-Aranazen, Karrikestu elkartean 2013-03-27

Euskal Herriko bertso-afari txapelketa apirilaren 12an

Euskal Herriko bertso-afari txapelketa apirilaren 12an
Euskal Herriko bertso-afari txapelketa apirilak 12an Etxarri-Aranazen, Karrikestu elkartean. Bertsotan: Julio Soto, Alaia Martin, Arrate Illaro, Oier Arbina, Egoitz Gorrostarazu eta Maddi Ane Txoperena. Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan.
Euskal Herriko bertso-afari txapelketa (BAT) apirilak 12an Etxarri-Aranatzen, Karrikestu elkartean. Ohi bezala, herrialde desberdinetako sei bertsolarik hartuko dute parte BAT txapelketan. Julio Soto iazko irabazlearekin batera, han izango dira Alaia Martin (Gipuzkoa), Arrate Illaro (Bizkaia), Oier Arbina (Araba), Egoitz Gorrostarazu (Nafarroa) eta Maddi Ane Txoperena (Lapurdi). Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan. 610610575 telefonoan ere erreserbatzen ahal dira txartelak, beti ere apirilaren 9a baino lehen. 18 eurotan dira txartelak

Karrikestu Elkartearen arabera, Euskal Herriko lurraldetasuna irudikatzearekin batera, honako helburuak ditu BAT txapelketak. “Etxarrin bertsozaletasunak gora egin duela iruditzen zaigu. Saiorik saio ikus-entzule etxarriar gehiago aurki daiteke, urtean zehar gero eta saio gehiago antolatzen da herrian, herritarrak puntu bat edo beste botatzera animatzen dira… Bide horretan eta azken hiru urtetako arrakasta ikusirik BAT txapelketak akuilu izan nahi du, jendea bertsora eta zeharka euskaraz aritzera gehiago hurbil dadin. Bestalde, sariketa honek ere plaza interesgarri bat eskaini nahi die bertsolari gazteei: ezagutzera emateko, beraien burua proban jartzeko…”.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen, Bierrik Fundazioaren eta Etxarri Aranazko udalaren laguntza izan du Karrikestu Elkarteak BAT Euskal Herriko bertso-afariko txapelketako antolatzen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri