420 bertsozale bildu ziren 2013-04-08

Termometroa hotz, Telmometroa bero Zumaian

Zumaian Santelmotako jaialdia egin zuten ostiralean, Aita Mari zineman. Kanpoan, euria, txingorra, hotza eta barruan bertso giro. Lujanbio, Egaña, Uria, Peñagarikano, Barroso eta Iturriaga aritu ziren bertsotan, eta Jon Maia gai-jartze lanetan. "Termometroa ero(ri)iko omen da zerora/Telmometroak tira dezaiola gora" bota zuen Lujanbiok agurrean. 420 bertsozale aretoa erabat bete zuten eta saio ona joan zen, gai serio eta umoretsuak tartekatuta.

Krisi garaiak eta herriko jaietan murgiltzearen inguruan jarri zituen Maiak Egaña, Peñagarikano eta Barroso saioa hasteko. Segidan, Iturriaga, Lujanbio eta Uriak itsaso mugituan jarri zituen. Zumaian zalaparta sortu duen zaborren gaia aitzakiatzat hartuta, bertsolariek hainbat egoera konfliktiboren aurrean kokatzeko eta kantatzeko moduaz... Txapelketa ere agertu zen, Aita Santua, olagarro zopa (hain sonatua Zumaian), generoa... Ia bi orduko saioa egin zuten bertsolariek, zaleen gozamenerako.
Nolanahi ere, Santelmotan bertsoak emango duenaren zati bat besterik ez zen izan izan osiralekoa. Datorren ostiralean, herriko bertsolarien taldekako txapelketa izango da Gaztetxean, geroz eta indar handiagoa hartzen ari duena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu