Hernandorena saria 2009-03-11

Martxoaren 28an hasiko da

18 bertsolarik kantatuko dute, 3 kanporaketatan banatuta. Finala apirilaren 25ean jokatuko da Aiherran.
 Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu du sariketa hau. 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte, 3 kanporaketatan banatuta:

 MARTXOAREN 28a, LARUNBATA
 Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30etan
  Ekhi Erremundegi
  Bixente Luku
  Unai Gaztelumendi
  Izar Mendiguren
  Aimar Karrika
  Ximun Cazaubon
 Gai emaile: Maritxu Lopepe

 APIRILAREN 3a, LARUNBATA
 Larresoroko Kirol sala berrian, 19:30etan
  Patxi Iriart
  Mattin Luku
  Hodei Iruretagoiena
  Beñat Iguaran
  Bixente Hirigarai
  Oier Lakuntza
 Gai emaile: Ramuntxo Christy

 APIRILAREN 18a, LARUNBATA
 Mauleko Zinka ostatuan, 19:30etan
  Itsaso Paia
  Arrate Illaro
  Txomin Elosegi
  Eñaut Uruburu
  Maiana Irigoien
  Mizel Mateo
 Gai emaile: Joanes Etxeberria

 FINALA:
 APIRILAREN 25a, LARUNBATA
 Aiherrako Denen Etxean, 19:30etan

 Kanporaketa bakoitzetik lehenengo sailkatua pasako da finalera. Gainerako hiru finalistak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

 Saio guztiak bertso-afari formatukoak izango dira. 19:30etan aperitifa egingo da, eta afaria, berriz, 20etan hasiko da. Bertara joan nahi duenak tokia erreserbatu beharko du, bertso afariaren aurreko asteartean beranduenez. Horretarako, deitu 05 59 54 15 04 telefonora edo idatzi bertsularien-lagunak@wanadoo.fr helbide elektronikora. Afari bakoitzaren prezioa 17 eurokoa izango da.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri