'Egubakoitzak kartzelan', apirilaren 26an, Bergarako gaztetxean 2013-04-10

Gurrutxaga eta Barandiaranen bertso-jarri musikatuak Bergaran

Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, apirilaren 26an, 22:30etan. "Batez ere, umoretik eta kritika politikotik joango da emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak eta bertsioak baliatuaz. Esperimentu piloto gisa hartu dugu geuk ere" adierazi dio Aitzol Barandiaranek Bertsoa.com-i.
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso-jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, apirilaren 26an, 22:30etan. "Batez ere umoretik eta kritika politikotik joango den emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak baliatuaz. Esperimentu piloto gisa hartu dugu geuk ere" adierazi dio Aitzol Barandiaranek Bertsoa.com-i.

Emanaldi honen jatorria bi bertsolariek azken Bertso Egunean egindako 'Ze krisi' saio arrakastsua dago. Zenbait herrietatik eskaera ere iritsi zaie emanaldia errepikatzeko. "Hura Bertso Egunerako zen" azpimarratu digu Barandiaranek. "Oraingoa beste emanaldi bat izango da". Bertso jarriak eta abesti ezagunen bertsioak izango ditu oinarrian, RIP, EH Sukarra, Beatlsen besteren bat... bertso moldera ekarriak. Eduki aldetik, berriz, "umoretik jorratuko ditugu hainbat gai, batez ere politika eta gizarte ingurukoak, gure bizimoduaren bueltako kontraesanak..."

Aurrera begirako esperimentu pilotu
Zenbait eskaera izan badituzte ere, gaur gaurkoz, ez dago Barandiaran, Gurutxaga eta Goikoetxearen buruan formato honetan emanaldi eskaintza iraunkorra lantzea. Baina, aukera horri aterik ere ez diote itxi. "Geure zalantza eta kezkak baditugu eta ikusi egin nahi genuke Bergarakoa nola ateratzen den, formatoak ematen duen, jendeak nola hartzen duen... Nolabait esperimentu pilotu gisa ere planteatzen dugu, eta hortik aurrera pentsatuko dugu zerbait eskaintzeko moduan egon gintezken"

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza