ostiral gauean eta igande arratsaldean 2013-04-12

Orixe eta Osiñaldeko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak emango dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak.
Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak emango dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak.

Orixeko finalean, Añorgako Jolas-Etxe jatetxean sei bertsolari aritu ziren: Iñaki Zelaia hernaniarra, Xabier Sukia oriotarra, Aitzol Barandiaran ataundarra, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Azken hirurak zarauztarrak. Hirugarren aldia zuten Zarauzko Motxian bertso eskolako hiru kideek elkarrekin kantatzen zutena finalean. Ez dute gehiago aukerarik izango irabazleek ezin izaten baitute berriz parte hartu eta aurtengo txapela Mantxik jantzi du. Finalaren aurretxoan hiru bertsolari horiekin egon da Jon Artano euren egunerokoaz gehiago jakin nahian. Elhuyar Fundazioan harrapatu du Gabilondo aurkezleak, Donostiako Ospitalean Zubia eta Zarauzko malekoian Mantxi.

Osinalde sariketan ere sei bertsolari aritu ziren kantari: Imanol Uria algortarra, Iñaki Aleman iruritarra, Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Nekane Zinkunegi errezildarra.
 
HITZETIK HORTZERA: ostiralean iluntzean  eta igande bazkalostean ETB-1en. Eta eitb nahieran.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri