Martxoan Bertsoa 2009-03-12

Xabi Payarekin ikastaroa izan zen larunbatean

Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakoak ziren inguratutako gehienak. "Gustura" geratu ziren denak.
 Aurrera doa "Martxoan Bertsoa" ekimena. Joan zen larunbatean ikastaro bat gidatu zuen Xabi Payak. Bertso eskolako jendea izan zen inguratutako gehiena, eta, beraz, ikastaroa haiei egokitu zien algortarrak. Gorka Azkaratek dioenez, "errima eta neurria landu beharrean publiko aurreko jarrerarekin" aritu ziren. Azken finean, "inguratu zirenek bazituzten bertsoari buruzko ezagutza batzuk".

 Ikastaroaren hasieran azalpen teoriko bat eman zuen Payak. Ondoren, teoriaren inguruko praktikak burutu zituzten ikasleek. "Esate baterako, gune zehatz batean bertsoa kantarazi zigun. Autobusean gindoazela gure ondokoa hurbiltzen ari zitzaigula pentsatuz kantatzeko esan zigun, Horri lotutako keinuekin lagundu behar genuen bertsoa. Hau da, antzezten jarri gintuen".

 "Gustura" atera zen Azkarate ikastarotik. "Berez bi orduko saioa zen arren, denbora gehiago egon ginen".

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu