Apirilaren 20an, 18:00etan 2013-04-16

Plazatik Gaztetxera eguna Mutrikun, larunbatean

Egun osoko egitaraua prestatu dugu horretarako, eta tartean, orain arte Plazatik Gaztetxerako txapeldunak izan direnen saioa egongo da, apirilaren 20an. Ekimenak 10garren edizioa bete du eta aurten Plazatik Gaztetxera Eguna antolatu dute. Hamar urteotan, 40 saiotik gora antolatu dituzte, 80-100 bertsolari gazte inguru pasako ziren txapelketatik. Geografikoki ere zabaltzen joan da, Mutriku, Deba, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro... Eta gaur egunean zazpi herrietako Gazte Asanbladak burutzen duen ekitaldi bihurtu da.
Plazatik Gaztetxera ekimenak 10garren edizioa bete du eta aurten Plazatik Gaztetxera Eguna antolatu dute. Hamar urteotan, 40 saiotik gora antolatu dituzte, 80-100 bertsolari gazte inguru pasako ziren txapelketatik. Geografikoki ere zabaltzen joan da, Mutriku, Deba, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro... Eta gaur egunean zazpi herrietako Gazte Asanbladak burutzen duen ekitaldi bihurtu da.

Aurtengoan ohiko ekimenaz gain, apirilaren 20arako Egun osoko egitaraua prestatu dute eta tartean, orain arte Plazatik Gaztetxerako txapeldunak izan direnen saioa egongo da:

Iñigo Eizagirre (2002)
Iñaki Apalategi (2003)
Oihana Bartra (2004)
Xabi Astigarraga (2005)
Gorka Ostolaza (2006)
Agin Rezola (2007)
Jokin Labayen (2008)
Unai Gaztelumendi (2009)
Ander Lizarralde (2010)
Ane Labaka (2011)
Xabat Galletebeitia-Nerea Ibarzabal (2012)

Bertsoak ez ezik, izango zertaz gozatua ere egun horretan
12:00etan Gazte Asanbladen Topaketa
Ondoren: Trikipoteoa
14:30ean: Bazkaria
Ondoren: Jokoak.
18:00etan: Plazatik Gaztetxerako Txapeldunen bertso-saioa
23:00etan kontzeruak: Pixontxis eta Dzaust


Antolatzaileak: Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Mendaro eta Markina-Xemeingo gazte asanbladak.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu