Osiñalde eta Orixeko bertsoak 2013-04-13

Hitzetik Hortzera sarean ikusgai

Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak eman dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak. Horrekin batera, Felix Zubia, Mantxi eta Nahikari Gabilondoren hitzak ere jaso ditu Hitzetik Hortzerak.
Aste honetako Hitzetik Hortzera sarean ikusgai dago jadanik.

Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak emango dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak.

Orixeko finalean, Añorgako Jolas-Etxe jatetxean sei bertsolari aritu ziren: Iñaki Zelaia hernaniarra, Xabier Sukia oriotarra, Aitzol Barandiaran ataundarra, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Azken hirurak zarauztarrak. Hirugarren aldia zuten Zarauzko Motxian bertso eskolako hiru kideek elkarrekin kantatzen zutena finalean. Ez dute gehiago aukerarik izango irabazleek ezin izaten baitute berriz parte hartu eta aurtengo txapela Mantxik jantzi du. Finalaren aurretxoan hiru bertsolari horiekin egon da Jon Artano euren egunerokoaz gehiago jakin nahian. Elhuyar Fundazioan harrapatu du Gabilondo aurkezleak, Donostiako Ospitalean Zubia eta Zarauzko malekoian Mantxi.

Osinalde sariketan ere sei bertsolari aritu ziren kantari: Imanol Uria algortarra, Iñaki Aleman iruritarra, Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Nekane Zinkunegi errezildarra.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu