Zubertsotanen ekimena 2009-03-12

1. Puntu erantzun lehiaketa jarri dute martxan

Puntu erantzunak aurkezteko azken eguna martxoaren 24a izango da. Orain dela egun batzuk Bertsokateak ere antzeko ekimena burutu zuen.
 Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak 1. Puntu erantzun lehiaketa jarri du abian. Ez da internet bidezko puntu erantzun txapelketa bat antolatzen den lehen aldia, orain dela egun batzuk Bertsokateak gauza bera egin baitzuen.

 4 puntu dira erantzun beharrekoak. Erantzunak bidaltzeko epea, berriz, martxoaren 24an itxiko da. Epaiaren berri matxoaren 27an emango da, Zumarraga Urretxuko txapelketaren finalean. Erantzun beharreko puntuak eta informazio gehiago ikusteko, egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza