Bertsu Izurraldia 2009-03-13

"Bertsulariaren kantakera zaharrari aurpegi berria emaiterat goatzi"

Gaur gauean izango da, Kanboko Emaitza Gaztetxean, arratseko 9etan. Mizel Mateo, Patxi Iriart eta Ekhi Erramundegi ariko dira kantuan.
 Bertsu Izurraldia izango da gaur Kanboko Emaitza gaztetxean, arratseko 9etan. Gilen Hiribarren antolatzaileak azaldu duenez, honela sortu zen ideia: "Besta giroan, gai xelebre batzuk atera eta irudikatzen ari ginela erantzuteko erari, antzerkian ematea polita izan zitekeela pentsatu genuen". Beraz, antzerkia eta bertsoa txertatuko dituzte gaurko emanaldian.

 Bertsolariaren kantakera zaharrari aurpegi berria eman nahi omen diote. "Taula gainean gauza asko izanen da, eta guk prestatu haritik, bertsularia lekuko bat izanen da, antzerkiaren pieza bat balitz bezala".

 Bertso saio berezia izango da gaurkoa, eta denetariko publikoa espero dute. "Betiko bertsuzaleak jitea espero dugu, baina ireki nahi genion bertsularitzaz aditzea duen jendeari eta saioetara jiteko indarra egiten ez duenari."

 Gaurko saioa prestatzeko "aski lan" izan dutela dio Gilenek, "bi urte buruan buelta eta buelta ari zen ideia" baitzen. Dena den, ikuskizunak funtzionatuz gero, ez du errepikatzea baztertzen.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu