Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna 2013-04-29

200 ikasle baino gehiago Pasai Donibanen

Gipuzkoako bertso-eskoletan dabiltzan 14 urtetik beherako ikasleak elkartu ziren atzo Pasai Donibanen. 14 urtetik gorakoak Segurako aterpetxean elkartu ziren otsailean. Atzokoan barkuan ibiltzeaz gain aurreskua dantzatu eta bertsoak kantatu zituzten, eta Luis Korta ipuin kontalaria eta bertso musikatuak ere izan zituzten.
 Atzo ospatu zen Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna Pasai Donibanen. Denera 200 haur baino gehiago elkartu ziren, eta egun ederra pasa zuten kamiseta arrosak jantzita. Goizean txalupan Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera igaro ondoren aurreskua dantzatu eta bertso bat kantatu zuten. Goizean zehar Lur Korta ipuin kontalariak itsasoari buruzko bi ipuin kateatu kontatu zizkien haurrei, eta Paul Beitia, Beñat Azaldegi eta Jon Gurrutxagak bertso-saio musikatua egin zuten azken asteotan Gipuzkoako bertso-eskoletan osatutako bertsoekin.

 Bazkalostean piraten ginkana egin zuten herrian eta haurrak mapa bati jarraituz proba batzuk egiten aritu ziren kalez kale.

 Atzokoan Pasaiako Udala eta bertako bertso-eskola izan zituen bidelagun Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Aurreko urteetan Zumaian, Villabonan, Oiartzunen, Oñatin, Usurbilen, Azkoitian, Eibarren eta Legazpin egin dira ospakizunak.

 Aurten bi Bertso-Eskolen Egun

 Aurtengoan 14 urtetik beherako ikasleek eta hortik gorakoek bereizita ospatu dituzte Bertso-Eskolen Egunak, denek gozatzeko aukera izan zezaten. 14 urtetik gorakoak otsailaren 16an eta 17an Segurako aterpetxean elkartu ziren. Bertso-Eskolen Egunak bi helburu dauzka. Batetik, ikasleak mugimenduaren parte senti daitezen lortu nahi da, ez soilik beren herriko bertso-eskolako parte. Bestetik, herri desberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotu nahi dira.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu