Baigorriko Oronozia Etxartean 2013-04-30

Iparraldean Bertsu Eskolen Topaketak egiten ari dira

Atzotik bertan daude 70 haur eta gaur bukatuko dituzte topaketak. Helburua bertsoaren aitzakian ondo pasatzea eta bertso-eskola ezberdinen arteko harremanak sendotzea da.
 Iparraldeko Bertsu Eskolen Topaketak egiten ari dira atzotik Baigorriko Oronozia Etxartean. Aurtengoan 70 haur elkartu dira bertan, eta gaur bukatuko zaie egonaldia. Bertsoa aitzakiatzat hartuta, haurrek ondo pasatzea da helburua. Gainera, bertso-eskola ezberdinetako haurren arteko harremanak ere sendotu nahi dituzte.

  Gainera, gaurko egitarauaren barruan Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek. Eguerdiko 13:30etan hasiko dira saioak, eta bi kanporaketa izango dira. Lehenengoan honako bertsolari hauek ariko dira:

 Nahia Sasco
 Leire Lascaray
 Ellande Dunate
 Iulen Vrignon
 Idoia Iriart
 Maddi Sarasua
 Ttele Iriart
 Ortzi Murua

 Bigarren kanporaketan beste zazpi bertsolari dira kantatzekoak:

 Aitor Servier
 Ainhoa Sarasua
 Lur Renteria
 Johaine Sarraillet
 Itxaro Dunate
 Jon Irazabal
 Ibai Capot

 Gaurko saioetatik sailkatutako bertsolariek ekainaren 1ean jokatuko dute finala Ahierran. Bertsu-Eskolen Egunaren barruan izango da saio hori.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu