"Euskal Egunak" jaialdiaren barruan 2013-04-30

Polonieraz bertsotan Poznanen

Etxepare Euskal Institutuak euskara irakurletza bat dauka Adam Mickiewicz Unibertsitatean, eta bertan antolatu zen ekitaldia. Bertsolaritzaren nondik norakoak azaldu ondoren polonieraz bertsotan aritu ziren ikasleak.
 Poloniako Poznan hirian "Euskal Egunak" jaialdia ospatu zen apirilaren 23tik 25era bitartean. Antolatzailea Etxepare Institutuak Adam Mickiewicz Unibertsitatean duen euskara irakurletza izan zen. Euskal kulturari lotutako alor asko landu zituzten jaialdian, bertsolaritza tartean. Hala, ikasleei bertsolaritzaren nondik norakoak azaldu ondoren polonieraz bertso-saioa egin zuten, bertsoak euskal ipuinekin nahastuta. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu