Eskolarteko Txapelketak 2013-04-30

Mikel Lasarte txapeldun Nafarroan gazteen mailan

14 eta 18 urte bitartekoen finalean 60 ikusle elkartu ziren. Maddalen Lopez geratu zen bigarren eta Sukil Etxenike, Manex Mailharin, Sarai Robles, Ainara Ieregi, Idoia Saez eta Eider Azkoagak ere kantatu zuten finalean.
 Joan zen ostiralean abiatu ziren Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Nafarroan 14 eta 18 urte bitartekoen finala jokatu zen Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean. 60 lagun elkartu ziren saioa entzuteko. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Sukil Etxenike
 Manex Mailharin
 Sarai Robles
 Mikel Lasarte
 Ainara Ieregi
 Maddalen Lopez
 Idoia Saez
 Eider Azkoaga

 Azkenean Mikel Lasarte barañaindarrak lortu zuen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra gelditu zen bigarren. Biak ariko dira datorren ekainaren 22an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Mikel Lasartek bigarren txapela du aurtengoa, iaz ere bera nagusitu baitzen.

 Dena den, ostiralean ez zen txapelketa soilik izan, finalaren ondoen bertso-merendua egin baitzuten finalistek eta bertsozaleek. Eneko Lazkoz eta Xabier Silveira aritu ziren bertsotan.

 Nafarroan 14 urte artekoen finala maiatzaren 11n izango da Doneztebeko Zinema aretoan. Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute egun horretan, eta bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ere egingo da bertan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu