"Gogoan nola, harpean hala" ekimena 2009-03-13

Uxue Alberdi eta Andoni Egaña ariko dira kantuan

Isturitze eta Otsozelaiko Harpeetan izango dira saioak bihar, arratsaldeko 16etan eta 18etan.
 Andoni Egaña eta Uxue Alberdik "Gogoan nola, harpean hala" ekimenean hartuko dute parte. Isturitze eta Otsozelaiko harpeetan izango da emanaldia. Bertan, bertsolariez gain, beste hainbat artista ariko dira: Kristof Hiriart kantari perkusionista, Gonzalo Etxebarria artista grafikoa, Mathieu Mendizabal dantzarie eta Paxkal Indo txalapartaria. Artista hauek egindako musika, dantza eta adierazpen grafikoei bertsotan erantzun beharko diete Egañak eta Alberdik.

 Emanaldia bihar arratsaldean izango da. Lehendabiziko saioa arratsaldeko 16etan egingo dute, eta 18etan bigarrena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu