Datozen asteetan igandetan ez da programarik izango 2013-05-02

Bera eta Basauriko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Beran omenaldia egin zioten Patxi Vila txirrindulari erretiratu berriari eta berarekin izan zen Jon Artano. Bere omenez Aitor Mendiluzek eta Sustrai Colinak kantatu zuten. Basaurin Miren Amuriza, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes aritu ziren.
 Bihar gaueko 21etan Hitzetik Hortzera programa emango du ETB1ek. Aste honetako programan bi saio izango dira ardatz. Alde batetik, joan zen ostiralean Beran Patxi Vila txirrindulari erretiratu berriari egin zioten omenaldia eskainiko dute, bertan Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina aritu baitziren bertsotan. Jon Artanok Patxi Vila elkarrizketatuko du, eta txirrindularitza profesionala utzi ondorengo bizimoduaz galdetuko dio. Gainera, Beratik Ibardingo gainera elkarrekin igoko dira bizikletan, bertako Mendiko sagardotegian eskaini baitzioten omenaldia. Kantu zaharrak kantatu zituzten bertan bildutakoek.

 Bigarren saioa Basaurikoa izango da. Basozelai gizarte etxean aritu ziren Miren Amuriza, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes Maite Berriozabal gai-jartzaile zutela.

 Datozen asteetan Hitzetik Hortzera ostiral gauetan soilik emango du ETB1ek, igandeetan Italiako Giroko etapak izango baitira.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu