Iparraldeko Bertsu Eskolen Topaketak 2013-05-02

70 haur elkartu ziren Baigorrin

Apirilaren 29 eta 30ean Baigorriko Oronozia Etxartean egon ziren elkar ezagutzen. Lehen egunean jolasak, tailerrak eta Oskar Estangaren bisita izan zituzten. Bigarrenean, berriz, Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasak eta Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketekin gozatu zuten.
 Apirilaren 29an eta 30ean Iparraldeko Bertsu Eskolen topaketak egin ziren Baigorriko Oronozia Etxartean. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako bertso-eskoletatik 70 haur bertaratu ziren bi eguneko egonaldira, eta giro ederra izan zuten. Bertsoa aitzakiatzat hartuta, beren arteko harremanak sendotzea eta ondo pasatzea izan zen xede. Lehen egunean jolasak, tailerrak eta Oskar Estangaren bisita izan zituzten. Bigarrenean, berriz, Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasak egin zituzten goizean. Arratsaldean, berriz, Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketa jokatu ziren. 12 bertsolarik kantatu zuten hauetan. Lehen saioan honako seikote hau aritu zen:

 Jon Irazabal
 Maddi Sarasua
 Ortzi Murua
 Nahia Sasco
 Itxaro Dunate
 Kerman Diaz

 Bigarrenean, berriz, honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Aitor Servier
 Ellande Dunate
 Ibai Capot
 Lur Renteria
 Ttele Iriart
 Leire Lascaray

 Azkenean erdiak pasa ziren ekainaren 1ean Aiherran egingo den finalera:

 Nahia Sasco
 Kerman Diaz
 Maddi Sarasua
 Ortzi Murua
 Aitor Servier
 Lur Renteria

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu