Santutxuko Karmelo plazan 2013-05-03

Larunbatean hasiko dira Udaberriko bertso-saioak Bilbon

Larunbatean Julio Soto, Miren Amuriza, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, eguerdiko 13etan hasita. Hilaren 11n egingo dute bigarrena eta hilaren 18an hirugarrena. Denera 12 bertsolarik kantatuko dute.
 Tradizio bihurtzen ari dira Santutxuko Bertso-Eskolak Bilbon bultzatzen dituen Udaberriko bertso-saioak. Aurtengoak ere hastera doaz, bihar izango baita lehenengoa. Santutxuko Karmelo Plazan izaten dira saio guztiak, eguerdiko 13etan. Honako bertsolari hauek ariko dira bihar:

 Julio Soto
 Miren Amuriza
 Jon Maia
 Unai Iturriaga

 Biharkoaz gain beste bi saio izango ditu aurtengo zikloak. Hilaren 11n honako bertsolari hauek aterako dira oholtzara:

 Odei Barroso
 Arkaitz Estiballes
 Uxue Alberdi
 Amets Arzallus

 Eta, azkenik, honako laukote hau ariko da hilaren 18an:

 Jone Uria
 Fredi Paia
 Alaia Martin
 Andoni Egaña

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu